Foto dell'autore

Xabier Mendiguren Elizegi

Autore di OBSEXUEN KLUBA

20+ opere 21 membri 4 recensioni

Opere di Xabier Mendiguren Elizegi

Opere correlate

Pomes perdudes : antologia de la narrativa basca moderna (2014) — Prefazione, alcune edizioni1 copia

Etichette

Informazioni generali

Non ci sono ancora dati nella Conoscenza comune per questo autore. Puoi aiutarci.

Utenti

Recensioni

Txiki-txikia nintzenean, dena nekien nik. Banekien eguzkia nondik sortzen zen eta nondik ezkutatzen. Banekien masusta gozoenak non biltzen ziren. Banekien gure katu Xaxa non etzaten zen gozotan. Ia dena nekien nik txikia nintzela, gauza bat izan ezik: ez nekien nondik sortzen den haizea.
 
Segnalato
bibliotecayamaguchi | Oct 31, 2023 |
1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. Hilketaren kontra altxatu diren ahotsak gorpua lurperatzearekin batera isildu nahi lituzkete ordenaren zaintzaileek, baina zenbait lagunek isilpeko plana egin dute, hilotz hori hilobitik jaso, hilkutxatik atera eta bere biluztasun lazgarrian argazkiak egiteko, torturaren gordina begien bistan jartzearren, ez ikusiarena egin nahi luketenentzat ere. Egiazko gertakariak bildu, bizirik jarraitzen duten lekukoak elkarrizketatu, protagonisten biografiak eraiki, eta kontakizun zirraragarri bat ondu du egileak, kazetaritzako kronikaren osagaiak dituena baina fikziozko idazlearen baliabideekin moldatua. Iragan hurbila gure orainera ekarriz, ahazturaren ilunpera kondenatu nahi izan den historiaren zati horri literatur istorio baten taupada eta dardara itzuliz.… (altro)
 
Segnalato
bibliotecayamaguchi | Oct 31, 2023 |
18 urte ditu Ainarak. Amaitua du Batxilergoa, baina ez du garbi ikusten zer egin bizitzan eta, amari aurre eginez, ikasketak alde batera utzi eta amonaren etxera joango da bolada baterako. Handik lagun bati idatziko dizkio gutunak, bere bizitzaren berri emateko: bururatzen zaizkion ideiak, gertatzen zaizkion pasadizoak… Tartean izango dira hainbat ustekabe eta bihotza pilpiraz jarriko dioten zenbait abentura. Eskutitz horien bidez joango gara ezagutzen Ainara bera, eta baita haren ingurua ere: gaztaroaren lilurak eta beldurrak, norbere buruaren eta geroaren jabe izateko egin beharreko borrokak…… (altro)
 
Segnalato
bibliotecayamaguchi | Oct 18, 2019 |
Bere seme elbarria hartuta, garai batean bertan behera utzi zuen Jean-Marcengana joango da Irati, barruko harra isildu nahian. Edurnek bikotea eta lana galdu ditu, eta mareak hondartzan utzitako enborrak erreskatatzen ditu eskultura bihurtzeko, kaosa ordenatzeak bere bizitzari zentzua emango diolakoan. Bertak desesperatutako jendearen telefonodeiak aditzen egiten du lan, baina nori kontatuko dizkio berak bere minak? Hiru emakume protagonista, hiru ipuinez osaturiko triptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera? Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, agerian geratuko dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak, isilpeko erruak.… (altro)
 
Segnalato
bibliotecayamaguchi | Oct 9, 2018 |

Statistiche

Opere
20
Opere correlate
1
Utenti
21
Popolarità
#570,576
Voto
½ 3.3
Recensioni
4
ISBN
20
Lingue
1