Foto dell'autore

Aingeru Epaltza

Autore di Cazadores de Tigres

7 opere 7 membri 3 recensioni

Opere di Aingeru Epaltza

Cazadores de Tigres (1999) 1 copia
Gure Jerusalem galdua (2013) 1 copia
Rock'n'roll (2000) 1 copia
TIGRE EHIZAN (2000) 1 copia
Mendi-joak (2017) 1 copia
CAÇADORS DE TIGRES (1998) 1 copia

Etichette

Informazioni generali

Non ci sono ancora dati nella Conoscenza comune per questo autore. Puoi aiutarci.

Utenti

Recensioni

Hirurogei urteko talaiara iristen ari da Edu Saragueta kazetari irundarra, ez lanik, ez dirurik, ez osasun onik, ez bikote-lagunik gabe. Horiek guztiak lortzeko eta bere bizitza aldrebestua zuzentzeko ahaleginak egingo ditu gizonak, eta bilaketa horretan hamaika xelebrekeria biziko ditu, baita hainbat lagun bitxi ezagutuko ere, Edurendako buru-hauste eta lekukoon jostetarako.
Osagai ugariz antolatu eta zenbait kolorez zipriztinduriko eleberria eraiki du Epaltzak: deskalabru batetik bestera dabilen pertsonaia baten inguruko komedia garratz zein erotikoa, jendarte nahasi baten erretratu zorrotz bezain ñabarra, eta, batez ere, hainbat heriotza ekarriko dituen gertakari-kate baten ikerketa, nobela beltz petoa. Irakurleondako festa, azken batean.… (altro)
 
Segnalato
bibliotecayamaguchi | Dec 9, 2022 |
Mendi-joak, Aingeru Epaltza: Bere ibilia eta bere troparena geldiarazi zuen Castillo kaboak. Ahozko agindurik gabe, eskua jasorik, western zaharretan zalduneriaren buru doan ofizialak nola. Mailoan gora ari zirenek, ordea, ez zuten jaka-urdinik soinean, atorra gorriak baizik. Kaboaren atzetik lagun bakarra zihoan, Ander. Eta ez batak ez besteak zaldirik ez zuten ipurdi azpian. Hogeita bost minutu joan berriak ziren, gehiagorik ez, autoa bide bazterrean utziz geroztik. Denbora aski, izerdika eta mekaguenka jartzeko Foruzaingoaren kidegoak une horretan eta toki horretan zuen ordezkari nagusia.

Mendiak baizik ez ditu bizi, asteburua noiz ailegatuko beti, betizuak larrera bezala ateratzeko: horra zer diren mendi-joak. Inguruko gailurrak etxeko gelak bezain ezagunak eta korritua dituzte; Pirinioetara joan ohi dira ia aste birik behin; eta oporrak iristen diren aldiro plan handiago eta urrunagokoak egiten dituzte: Kilimanjarora igotzea, trekkinga Saharan, zeharkaldia Kaukason… Mendi giroko ipuinak idatzi ditu oraingoan Aingeru Epaltzak, baina atrezzoa besterik ez dira makilak eta kranpoiak, pioletak eta polainak, motxilak eta botak. Dekoratu horren atzean, giza harreman ñabar eta askotarikoak ageri dira: bikote-bizitza higatuak, familia maiz ozpinduak, beldur gauzatuak, poz geroratuak, ilusio zapuztuak, baita asetasun labur eta zorion-une ustekabekoak ere, egileak ohi duen begirada zorrotz-maltzurraz eta esku trebe-jostalariaz.
… (altro)
 
Segnalato
bibliotecayamaguchi | Aug 16, 2018 |
El relato de un sólo día puede llegar a sugerir un mundo. Una fecha 7 de Agosto de 1944, une dos mundos en el mismo relato. Dos mundo y una familia deshecha por la Guerra del 36.
 
Segnalato
BibliotecaUNED | Jun 4, 2012 |

Statistiche

Opere
7
Utenti
7
Popolarità
#1,123,407
Voto
½ 3.5
Recensioni
3
ISBN
10
Lingue
1