Immagine dell'autore.

Eneko Aizpurua

Autore di Bidasoan gora

4 opere 7 membri 4 recensioni

Sull'Autore

Fonte dell'immagine: via erein.eus

Opere di Eneko Aizpurua

Bidasoan gora (2020) 3 copie
Lehertu da festa (2016) 2 copie
Errauts (2011) 1 copia
Gaueko azken expressoa (2023) 1 copia

Etichette

Informazioni generali

Non ci sono ancora dati nella Conoscenza comune per questo autore. Puoi aiutarci.

Utenti

Recensioni

Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere ahotik, nahiz bizikide izan dituen seme, maitale, alaba eta emaztearen ahotik ezagutuko ditu irakurleak protagonistaren ibilerak, Portugalgo sorterritik Euskal Herriko Bidasoaldera eraman zutenak, gazte garai gogor (Salazarren diktadura garaiak ziren), migratzeko erabaki zail (bizimodu duinago bat eramateko aukera bakarra zen), bizitoki berrian laketzeko zailtasunak (sorterria utzi duena betirako izango da arrotz), bai eta Irundik Portora doan gaueko azken expressoan egindako bidaia iradokikor eta barnebiltzaile bat ere. Eneko Aizpuruak 𠇋idasoan gora” saiakera literario mamitsuan irekitako bidea probestuta, fikziora dakartza orain bertan aletutako hainbat eta hainbat gai (Bidasoa ibaia pasaleku gisa bakarrik ez, etorkizun bat eraikitzeko topos gisa erabili zuten portugesena, adibidez, garrantzitsuenen artean), gai ez aski ezagunak euskal irakurlearentzat, “Gaueko azken expressoa” eleberri honek modu hunkigarrian zabaldu eta ezagutzeko parada emango dizkionak. Migratzeari, deserriari, bizi ezintasunari, laguntasunari, familiari, baita, azpigai modura nahi bada, baina Euskal Herriari eta euskal gatazkari buruzko hausnarketa ere pizten duen kontakizun bat jostea lortu du Aizpuruak, bere laugarrena den eleberri honetan.… (altro)
 
Segnalato
bibliotecayamaguchi | Dec 19, 2023 |
Urak egiten duen ibiliaren kontra, ibaian gora abiatu da Eneko Aizpurua: Txingudiko badiako paduretan hasi eta Xorroxingo iturrian amaitu arte, bazterrik bazter ibiliko ditu Bidasoko urak eta lurrak, paisaiari eta pasaiariei beha.

Bidaiariaren gogotik eta begietatik igaroko dira aspaldiko kontrabando-istorioak eta migratzaileen trafikoarenak, Barojaren eta Aitzolen estualdiak gerra zibilean, naziengandik ihesi ibilitako juduen eta aire-pilotuen gorabeherak, Zabalzaren eta Lopezen fin gaiztoa Endarlatsan, mugalariak, baserritarrak, eruditoak, filantropoak, faxistak…

Begirada amultsu eta aldi berean zorrotza elkartzen ditu egileak, bizitakoaren lekukotasun zuzena eta irakurketa ugariek emandako jakituria, pasadizo xeheak eta gogoeta sakonak, guztiak egoki nahasturik liburu atsegin eta mamitsua osatzeko, berezi bezain gogoangarria.
… (altro)
 
Segnalato
bibliotecayamaguchi | Sep 30, 2020 |
Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da. Mikel Egileor freelance kazetari ohi eta outsider totala ikertzaile dabil orain. Hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. Egileorrez gain, ordea, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan. Atentatuen psikosia hiriko bazter guztietan hedatu da. Agintariek segurtasun neurriak indartu dituzte, baina inork ez daki zer gertatuko den hurrena. Hotsandiko ospakizuna hari batean dago, baina ikuskizuna ziurtatua duzu, irakurle. Festa lehertzekotan da.… (altro)
 
Segnalato
bibliotecayamaguchi | 1 altra recensione | Sep 19, 2017 |
Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da. Mikel Egileor freelance kazetari ohi eta outsider totala ikertzaile dabil orain. Hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. Egileorrez gain, ordea, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan. Atentatuen psikosia hiriko bazter guztietan hedatu da. Agintariek segurtasun neurriak indartu dituzte, baina inork ez daki zer gertatuko den hurrena. Hotsandiko ospakizuna hari batean dago, baina ikuskizuna ziurtatua duzu, irakurle. Festa lehertzekotan da.… (altro)
 
Segnalato
bibliotecaberriozar | 1 altra recensione | Nov 17, 2016 |

Statistiche

Opere
4
Utenti
7
Popolarità
#1,123,407
Voto
½ 3.7
Recensioni
4
ISBN
4
Lingue
1